XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere morroietatik bat Iason'i bialduta, nire ikusbegira etor dedin eskatuko diot.

Hura etorri-ala, itz legunak esango dizkiot, aren asmoak nere dirala, gu saldurik egin dituen errege-ezteiak ederki eginak dituela, ta artutako erabakiak onuragarriak eta ongi artuak dirala, alegia.

Nere aurrak emen geldi ditezen eskatuko diot, ordea, etsaien lurraldean utz ditzadan ez (ezta nere aurrak irainez erabil ditzaten ere), amarruz erregeren alaba il dezakedan baizik.

Beurok bidaliko baititut eskuetan esku-erakutsiak eukirik, emazte berriari eraman dezaizkioten eta lur ontatik iges egiterik izan eztezaten: soineko polit bat eta urrez landutako koroia, alegia.

Edergailua artu ta soinean iantz dezaneko, galgarri ilko dira emazte gaztea ta hura uki lezaken edonor, esku-erakutsiok alako edenez gantzutuko baititut.

Emen ordea itza bestera egingo dut, eta berealakoan egiteko dugun arloa dala-ta deitorez negar egingo dut: nere aurrak il egingo baititut.

Ezta inor atzera eragin nazakeanik.

Ta Iason'en etxe osoari lur-io eragin ondoren, banoake lurralde ontatik semetxo laztanen sarraskiari ta egin dudan ez-egitekorik dongeenari iges eginik.

Ezpaita etsaien parregarri izaterik iasangarri, ene laztanok!

Goazen! bizi izanda, zer on lukete?

Eztut aberririk, eztut etxerik, ezta gaitzekiko etxalegorrik ere.

Gurasoen etxea bertan bera utzi nuenean, makur egin nuen, Iainkoa lagun, zuzen eta bide larrutik ordaindu bear izango duen elendar gizon baten esanetara etorrita.

Ezpaititu niregandiko aurrok aurrerantzean egundo bizirik ikusiko, ezta emazte uztartu-berriaren aurrik ere eztu sortuko, nere edenez eraginda erio gaiztoz il bearra duen ezkero.

Inork enazala nagitzat eta aultzat ebatz, ezta baketsu bezala ere, bestetara baizik, etsaientzako gaitzesgarri ta adiskideentzako on, alegia.

Alakoena baita bizitzarte ospatsuena.

ABESLARI-TALDEKO BURUAK - Asmo ori iakinerazi diguzun ezkero, zerau lagundu nairik eta gizarteko bezala onarturik, oiek egiterik gebendu egiten dizut.

MEDEIE'K - Ezin da besterik.

Zuk ori esatea, ordea, barkagarri zaizu, ezpaituzu nik bezala gaitzik nozitzen.

ABESLARI-TALDEKO BURUAK - Baina zure sabelak sortua ilteko biotzik izango al duzu, emakume?

MEDEIE'K - Senar batek albait geien orrelaxe ar bailezake min.

ABESLARI-TALDEKO BURUAK - Zu berebat emakumerik negargarrien gerta zintezke.

MEDEIE'K - Goazen! aukeran ditukezun itzak oro alperrik dira.

(Ate-ondoan zutik dagoen Inudeari) Ots! zoaz eta erakar ezazu Iason; zerau bapezteko egikizunetarako erabilten baitzaitugu.